Ezagutu gaitzazu

Kukuherri aterpetxea Azkoitiko konbentu ohi batean dago. Berriztua izan ondoren orain tradizioa eta egunkortasuna ditu bere baitan.

Dena dela, Kukuherri aterpetxe bat baino gehiago da. Gure txoko honetan guztiok aurkituko duzue tokia, denok pasako dituzue momentu zoragarriak zuen gustuko ekintzekin: ume eta gaztetxoentzako tailerretatik hasita nagusientzako kontzertu edo erakusketetaraino.

Gertutasun eta alaitasunak definitzen gaituzte, eta gogor egingo dugu lan zuen egonaldia ahaztezina izan dadin. Eman bira bat gure web orriaren inguruan, ezagutu gaitzazu, deitu edozer galdetzeko, gu ere zu ezagutzeko irrikitan gaude eta!

 

Kukuherri Aterpetxea

Altamira, 5. Apdo. 16 - 20720 Azkoitia - Gipuzkoa - Tfn +34 943 85 00 93 - Fax +34 943 85 71 61 - Email kukuherri@kukuherri.com